TicketBAI (aurrerantzean, TBAI) hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak partekatzen duten proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu. Horrela, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.
Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean dirutan kobratuta. Era berean, informazio hori zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko erabiliko da.